Esta web utiliza cookies para obtener datos estadísticos de la navegación de sus usuarios. Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Más información X Cerrar

Matemáticas
TXOKOMATES
Txokolate zaporeko mate laborategia
Ana Santiago Urkijo, Lurdes Ulazia Aizpurua

Filosofia esperientziala eta manipulazio-dinamika batzuen bitartez ondo pasa dezakegu; matematikez sentitzen, gozatzen eta partekatzen ere bai. Liburu honetan, Ana Santiagok eta Lurdes Ulaziak, jolas eta dinamika batzuen bidez, ikertzeko aukera proposatzen digute eta horrela ondorio matematikoak, geometrikoak eta algebraikoak ateratzeko gai izango gara.

Manipulazio-jolasak eraikitzeko material xume eta birziklatuak erabiliko ditugu, edozeinen eskura daudela. Gorputza erabiliko dugu zenbaki osoak ulertzeko; aljebra ikasi ahal izateko berriz, kartoizko edo egurrezko piezak eraikiko ditugu edo tapoi bilduma erabiliko dugu.

Matematikak algoritmoak eta kalkuluak baino zerbait gehiago dira, hizkuntza bat da, mundua ulertzeko modu bat, eta liburu hau bidaia bikaina da, batez ere bigarren hezkuntzaren eskola-curriculumean; baina lehen hezkuntzako eskola-curriculumean ere bai. Liburu hau matematikekin jolastu nahi duen edonorentzat baliagarria izan daiteke; matematikak dastatu nahi dituen eta txokolate-zaporea duela jakin nahi duen edonorentzat ere bai.

Características:
  • 16,5 x 24 cm cm.
  • 187 páginas
  • Encuadernación: Rústico

Idioma: Vasco
Primera edición: 15/09/2022

ISBN:978-84-124594-3-2

Precio: 14.90 €
Más información del libro
Cerrar información del libro

AURKIBIDEA
EGILEAK, 8
LEHEN HITZAK, 9
SENTITU, UKITU, IMAJINATU, 11
Pedagogia honen oiarriak
Erreflexio eta filosofia
MATELABORATEGIATAILERRA, 23
Materiala eta lekua
TAUPADA MATEMATIKOAK, 29
Patroi matematikoak eta biderketak
LEHENENGO ADREILUAK, 39
Zenbaki lehenak
Deskonposaketa
Faktorizazioa
HEAVY METAL, 49
Multiplo komun txikiena
Zatitzaile komun handiena
KLIK KLIK KLIK KLIK KLIK, 65
Berreketak: kontzeptua eta eragiketak
GLOBOAK ETA ESKAILERAK, 79
Zenbaki osoen kontzeptua eta eragiketak
Zeroa eta infinitoa
GINKANA MATEMATIKOAK, 107
Bizipenmapak: Kontzeptua eta funtzioa
Eragiketen hierarkiak
Zatikien batuketak eta kenketak
ESKUJEBRA: ALJEBRA ESKUETAN, 115
Aljebra fitxak eta beste materialak
POLINOMIOAK, 118
EKUAZIOAK, 152
LEHEN MAILAKO EKUAZIOAK, 158
Ekuazio sinpleak
Parentesiak dituzten ekuazioak
Izendatzaileak dituzten ekuazioak
BIGARREN MAILAKO EKUAZIOAK, 168
EKUAZIO LINEALEN SISTEMAK, 172
Laburtze metodoa
Berdintze metodoa
Ordezkatze Metodoa
ZURE TXANDA, 185
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK, 186
GURE ESKER ONA, 187